Jatorriaren Historia

Nahiz eta ez dagoen Altzueta Sagardotegiaren sorkuntza data zehatzik, zenbait dokumenturen arabera 1878. urtean jada saltzen zen gure sagardoa eta horretan jarraitzen dugu 4. belaunaldian.

Historia
sidrería de altzueta
altzueta

Gure Sagardoa

Altzueta GORENAK kalitate zigiluaren parte da, Euskal Herriko 13 sagardo gorenenetako bat da. Euskal sagardoaren lehen talde marka da GORENAK eta bertako sagardo onenak identifikatzea du xede.


Gure Sagardoa

Txotx garaia

Urtarrila bukaeratik Apirilara biak barne

Udazkenean mimoz prestatutako sagardoak txotx garaian dasta daitezke kupeletatik Altzueta Sagardotegian. Sagardotegiko ohiko menua eskaintzen dute garai honetan: etxeko mokadua ZURRUKUTUNA, bakailao tortilla, bakailao frijitua piper eta tipularekin / bakailaoa saltxan (etxeko berezitasuna), txuleta eta gazta sagar dultzearekin, INTXAURRAK ETA TOLOSAKO TEJA ETA ZIGARRILOAK. Otorduaren ondoren barra irekita egoten da bazkalostean kafea hartzeko. Otorduan aurrera, aukera izango da zutitu eta kupeltegiko arduradunaren eskutik etxeko kupeltegietan barrena itzulia egiteko sagardo desberdinak probatuz.


Txotx-ari Buruz

Uda garaia

Ekainetik Irailera biak barne

Udarako ilunabar epel eta atseginez behar den bezala gozatzeko Altzueta Sagardotegiak aukera berria eman nahi izan zion orain urte batzuk bere bezeroari. Behin sagardotegi garaia igarota etxe ataria egokitu eta uda garaiari ekiten dio. Sagardotegi denboraldiko platerez gain, olagarroa, HEGALUZEA eta begihandia parrillan, garaiko tomate eta piperrak eta postre eskaintza berezia prestatzen du etxeak. Euskal Sagardoa botilan bihurtzen da sasoi honetako protagonista eta otorduan zehar etxeko sagardoak dastatu ahal izango ditu gerturatzen denak.


Bisitak

Bisita eta bazkaria Altzueta sagardotegian

Zatoz Altzueta Sagardotegia bisitatzera eta murgildu gure familiaren eta Euskal Sagardoaren historia liluragarrian! Bertako gastronomiaz gozatzera eseri aurretik, gure sagasti eta upeltegian zehar bisita gidatua erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu.


Bisitak ikusi

Erreserbak

Helbidea


Osinaga 7 , PK: 20120
Hernani (Gipuzkoa)

Telefonoa


(+34) 943 551 502