Logo Altzueta Sagardotegia Hernani Logo Euskal Herriko Sagardo Gorenak
Saskia hutsik dago

Txotx

  • Kupelan 4 hilabetez egon ondoren, urtarrila bukaera, otsaila hasiera aldera, sagardoak samur behar du dastatzen hasi ahal izateko eta aurrerantzean botilan dastatuko duguna igartzen hasteko.

    Sagardoaren heltze prozesuaren une hau sagardozaleen elkarpuntua bilakatu zen aspaldi. Hilabete batzuren buruan botilan erosiko zuten sagardoa dastatzeko eta gustuko zutena aukeratzeko parada zuten etxetik eramandako janaz egindako bazkari modukoan.

    Tradizio hau oso esklusiboa zen antzinean, 80. hamarkadan berriz TXOTX deritzon fenomeno herrikoia bilakatu zen eta sagardotegiak zerbitzu profesionala eskeintzera behartu zituen.

    View the embedded image gallery online at:
    http://altzuetasagardotegia.com/eu/txotx#sigProGalleria4c131feda2
  • 4 hilabetez, urtarriletik apirilera ematen da TXOTX denboraldia. Zutik, bisitariak menu itxia du otordu: bakailo tortila, bakailo frijitua edo saltsan, txuleta, intxaurrak eta sagar gozokia; gurean Tolosako teilak eta zigarrotxoak ere eskeintzen ditugu.

    TXOTX deiaren ondotik, mahai-lagunak kupelatan elkartzen dira, urteko sagardo berria dastatzen dute eta lagun arteko une bereziaz gozatzen dute.

    View the embedded image gallery online at:
    http://altzuetasagardotegia.com/eu/txotx#sigProGalleria61a5306c6d

  • Denda txiki bat ere badugu Altzuetan non sagardoaz gain otorduan jandakoak eta gure lurreko ohiko produktuak saltzen ditugu.

  • Sagadortegi gehienak herrigunetik urrun daudenez, udal autobus zerbitzua dago Hernanin eta gure sagardotegiko atean bertan egiten du geldialdia. MUGI txartelaz ordaindu daiteke. Ordutegiak harremanetarako orrialdean ikusi ditzakezu.

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4