Logo Altzueta Sagardotegia Hernani Logo Euskal Herriko Sagardo Gorenak
Saskia hutsik dago

Sagarretik Sagardora

  • Sagardoaren lehengaia, sagarra, betidanik izan da Altzuetako lur sailetan behinola ganadua eta baratza lantzen ziren eta baserrian.

    Egun 7 hektarea sagasti ditugu, aukeratutako eta patroi ezberdinetan landatutako dozenaka sagar motako milaka sagarrondo daude gurean.

    Altzuetako lurretako sagasti guztiak Eusko Jaurlaritzako ekoizpen integratuaren kontrolpean daude.

  • Aintzinean ohikoak ziren Gezamina, Azpeiti sagarra, Goikoetxe, Txori sagarra, Potrokillo, Urdaniturri, Gorri-garratza edo Patzolua sagar motak ereintzen ditugu etxeko lurretan, bai eta gaur egun oso ezagunak diren Moko, Urtebi txiki eta haundi, Txalaka, Añarregi eta Azpeiti sagarra, besteak beste.

    Sagar mota ezberdinak nahastearen eta bat egitearen emaitza da sagardoa eta horrexegatik, etxekoei Gipuzkoako zenbait baserritako (Segura, Aizarnazabal, Hernani, e.a.) eta Galiziako Sarria inguruko eta Frantziako Normandiako sagarrak gehitzen dizkiegu.

  • Sagardo handi bat elaboratzeko oinarria lehengaia da gure ustez, bai eta fruitua jasotzeko unea ere. Gurean urriaren bueltan biltzen dira sagarrak.

    Sagardoa egiteko enologia makineria modernoaz egiten dugu lan eta beti ere, sagardogintzan adituak direnekin elkarlanean gure produktuaren etengabeko hobetzean.

  • Edateko uraz garbitu ostean, sagarra txikitu egiten da eta etxean ditugun 2 prentsetara, hidraulikora eta neumatikora, bideratzen da. Behin muztioa aterata, analisia egiten diogu eta hartzidura tangetara aldatzen dugu. Bertan, egunero, alkohol eta malolaktika fermentazio prozesuen jarraipena egiten diogu sagardoari. Hartzidurak bukatzerakoan kupelak dastatu eta beharrezkoak diren nahasketak egiten ditugu upeltegia bateratzeko eta gure bezeroei eskeini nahi diegun sagardo profila lortzeko.

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4