Logo Altzueta Sagardotegia Hernani Logo Euskal Herriko Sagardo Gorenak
Saskia hutsik dago

Altzueta

  • Nahiz eta ez dagoen Altzueta Sagardotegiaren sorkuntza data zehatzik, zenbait dokumenturen arabera 1878. urtean jada saltzen zen gure sagardoa eta horretan jarraitzen dugu 4. belaunaldian.

  • Pablo Joaquin Goikoetxea, Jose Mª Goikoetxea eta Concepción Larburu eta Pedro Goikoetxea, sagardotegiko lehen bi belaunaldi ezagunak, jatorrizko Altzueta baserrian jaio eta bizi izan ziren. Garai hartan artisau-lanaz egiten zuten sagardoa.

  • Florentino Goikoetxea mugalari ezaguna ere bertan jaio eta hazi zen. Oihartzun handia izan zuen Bigarren Mundu Gerran aliatuen hegazkinlariek Frantzia eta Espainia arteko muga zeharkatu ahal izateko egin zuen lanak.

  • Jatorrizko baserria gaurkoaren parean dago. 1910 urte inguruan eraiki zen Altzueta berria eta 1982.ean Agustina Goikoetxeak eta Juan Goikoetxeak zaharberritu zuten. 2004.ean, bigarrenez eraberritu zuten Juan Goikoetxeak, Aitziber Goikoetxeak eta Ibon Alkortak. Berritze lan horietan sagardoa lantzeko guneen handitzea gauzatu zen eta makineria modernoa eta altzairu herdoilgaitzko tanga gehiago jarri genituen.

  • Etengabeko birmoldaketa lanean, Aitziber Goikoetxearen eta Ibon Alkortaren eskutik, antzinako eskulanaz, belaunaldiz belaunaldi ikasitakoaz eta ikerketak, garapenak eta berrikuntzak eskeintzen dituzten aukerak baliatuz lantzen du sagardoa Altzueta Sagardotegiak.

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5